Gure Ametsa Bi Lagun animaliak babesteko zentro eta egoitza bat da, Hondarribiko Jaizubia auzoan.
Gure lana
25 urte baino gehiago daramatzagu Irun eta Hondarribiko udalekin lanean. Udaltzaingoak kalean galdutako edo abandonatutako animalia bat aurkitzen duenean, gure instalazioetara ekartzen du. Hemen albaitari-kontrola egiten zaio eta zainduta egoten da bere familiarengana itzuli arte edo familia berri bat aurkitu arte.
Animalien Ongizaterako Legea betez, animalia guztiek beharrezko tratamenduak jasotzen dituzte adoptatu aurretik:
- Mikrotxip bidezko identifikazioa
- Txertaketa eta desparasitazioa
- Antzutzea
Adoptatu eta bi mundu aldatu: berea eta zurea.
Zure animalia galdu duzu?
Zure txakurra edo katua Irunen edo Hondarribian galdu baduzu, deitu iezaguzu lehenbailehen 943 64 52 79 zenbakira eta jakinarazi Udaltzaingoari ere. Mikrotxipa eguneratuta izatea da etxera itzultzeko modurik onena.